Andrologia

Ugalkortasuna: Antzutasunaren diagnosi-azterketa eta tratamendua egiten dira, Ginekologia Zerbitzuarekin elkarlanean.

Erekzioaren disfuntzioa: Sexu-harreman asegarria eduki ahal izateko erekzioa sortu edo mantentzeko ezintasuna da erekzioaren disfuntzioa. Oso maiz gertatzen da patologia hau, batez ere, bizitzako 5. edo 6. hamarkadatik aurrera. Gaur egun informazio ugari dago horri buruz, eta tratamendu bat baino gehiago dagoela zabaldu denez, paziente askok egiten dute horri buruzko kontsulta, garai batean ez bezala, orduan tabua baitzen kontu hau.

Kausa baskularren batek eragindakoa izaten da gehienetan, eta beste leku batzuetako disfuntzioen arrisku-faktore berdinak ditu: tabakoa, hipertentsioa, hiperkolesterolemia, estresa… Kausa psikologikoek ere sarritan daukate eragina: paziente batzuek, askotan gazteek, bikoteko arazoak, estresa eta halakoak dituztelako izaten dute erekzio-disfuntzioa.

TRATAMENDU HAUEK APLIKATZEN DIRA GEHIENETAN:

  • Arrisku-faktoreak saihestu: erretzeari utzi, arrisku baskularren faktoreak aztertu, dieta egokia egin… Fase horren ondoren, tratamendu espezifikoa egin ala ez erabaki behar da. Egitekotan, honela egingo da: Tratamendu farmakologikoa, ahotik: sildenafiloa (VIAGRA) agertu zenetik, 1998 urtean, izugarrizko erreboluzioa izan du gaixotasun honen tratamenduak. Ia paziente guztiei aplikatzeko moduko hainbat printzipio aktibo daude gaur egun, posologia pazientearen arabera egokituz; eta kontraindikazio ia bakarra dauka: pazienteak tratamendu espezifikoa behar duen kardiopatia jakinen bat izatea.
 
  • Tratamendu topikoa/Tartamendua ahotik hartuta: aurretiko balorazio fase ondoren. Gainera, tratamendu topikoak daude (kremak) beste tratamenduekin konbinazioak onartzen dituztenak.
 
  • Leize-arteko terapia: Tratamenduaren bigarren koska da gaur egun, aurreko tratamenduak huts eginez gero aplikatzen baita. Prostaglandina E1 aplikatzen da zakilean, leize-artean injekzioa emanez. Efikazia handikoa da. Informazio zehatza emanda eta kontsultetan argitu beharrekoa argituta, hasierako zalantzak eta beldurrak usatzea lortzen dugu, eta pazienteei konfiantza handia ematen zaie, zakilean leize-arteko injekzioa emanda terapia aplikatzeko.
 
  • Hutsa eragiteko gailuak: Hau ere tratamenduaren bigarren koskatzat jo daiteke, tratamendu farmakologikoak kale egin badu aplikatzen da. Gailuaren bidez, presio negatiboa eragiten zaio zakilari, eta, ondorioz, indurazioa gertatzen da zainetako odola iritsi ahala.
 
  • Tratamendu kirurgikoa: Terapiaren azkeneko koska da hau, aurreko tratamenduek kale egin eta gero aplikatzen da. Protesi mekanikoa jartzen da zakilaren barruan. Gailuak hiru osagai ditu, zakila aktibatu (zutitu) eta desaktibatzeko (lasaitu); hartara, kalitate handiko erekzioa lortzen da. Leize-artean kokatzen denez, erabat diskretua da, eta ez da arrastorik antzematen kanpotik. Anestesia erregionala edo orokorra erabilita jartzen da gailua, eta, gehienez ere, 24-48 orduz egon behar du ingresatuta pazienteak.
 
  • Psikologiaren arloko balorazioa: Ez omen dago erekzio-disfuntzio pururik, alegia, jatorri organikoa hor egonda ere, psikologia beti tartean da, hortaz, beti bestelako tratamendu osagarria ere behar da. Horregatik, kasu guzti-guztietan, pazientearentzat eta bikotearentzat zer laguntza psikologiko/sexologiko beharko den ere aztertu behar da.
 

Genitaletako beste patologia batzuk:

    – Isurketa goiztiarra.
    – Zakilaren okerdura.
    – Peyronie-ren gaixotasuna: Kausa ezezagunez sortzen da, eta zakilean fibrosia/kaltzifikazioa eragiten du, zakilaren okerduraren zein erekzio-disfuntzioaren hainbat gradurekin lotuta.

Tratamendu medikua: Ez dago eskura dauden tratamenduetatik bat bera ere eraginkorra dela adierazten duen ebidentziarik. Duela gutxi XIAFLEX delakoa hasi dira merkaturatzen, plakaren barrutik ziztada eragiteko botika. Emaitzak zalantzazkoak dira baina litekeena da zakilaren okerdura neurriren batean moteltzeko lagungarri izatea. Garestia denez, plaka barruko injekzioz aplikatzen denez eta konplikazio larriak eragin ditzakeenez (zakila apurtzea), ez da asko zabaldu.


Tratamendu kirurgikoa: Penetrazioa ere zaila egiten duen zakil-okerdura zuzentzeko.