Da Vinci Robota

BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA
 
Duela gutxi samarreko berrikuntza teknologiko honek bereziki nabarmentzea merezi du, gure espezialitatean aparteko garrantzia daukaten hainbat alderdi kirurgikotan erreboluzioa eragin du-eta.
 
ZER DA?
 
Robota dela badiogu ere, berez “nagusi-esklabo” gailua da, alegia, ez da ez autonomoa ez programagarria eta, hortaz, zirujau batek eragitea behar du nahitaez. Atal honetan jarri ditugun bideoak oso lagungarri dira ikusteko zer-nolako egitura duen eta nola funtzionatzen duen.
 
HISTORIA
 
Kasu honetan ere, medikuntza-jardueratik aparteko beste arlo batzuetan izandako berrikuntzetatik datorkigu gailua, zehazki, Estatu Batuetako Defentsa Ministeriotik. 1990eko hamarkadaren amaiera aldean diseinatu zuten, eta ziztuan garatu zen hainbat herrialdetan.

APLIKAZIO PRAKTIKOAK

Prostatektomia erradikala egiteko erabiltzen da gehien, hau da, prostata bera eta guruin-besikula erabat erauzteko, prostatako minbizia diagnostikatu den kasuetan.

 

Nefrektomia partzialerako ere gero eta gehiago erabiltzen hasi da, giltzurrun-masa intzidentalak gero eta gehiago diagnostikatzen direnez gero. Baina esan beharra dago, gehien-gehien, dauzkan abantailengatik ari dela hainbeste hedatzen: pieloplastia, pieloureterreko loturaren estenosia konpontzeko; zistektomia erradikala, maskuriko minbizirako; uretra berriz ezartzea, estenosiaren ondorioz; kolposakropexia, zistolea gertatzen denean…

ABANTAILAK

· Laparoskopiaz iristeko aukera ematen du: Hau da, abdomenean ebaki konbentzionalak egin beharrik gabe; hortaz, min gutxiago eragiten du, eta zauri kirurgikoak baino konplikazio gutxiago, pazientea azkarrago bere oneratzen da, eta goizago joan daiteke senda-agiria hartuta ospitaletik.

· Berrikuntza teknologikoak: Robotaren pintzek mugikortasun handia dute, 3D ikuspegia dauka, dardarik ez, eta zirujauak ergonomia egokiagoa dauka…horren eraginez, kirurgia konbentzionalaren aldean askoz abantaila gehiago ditu, bai eta laparoskopia puruaren aldean ere. Hala, pazienteak emaitza funtzional hobeak ditu (adibidez, erekzio-disfuntzioetan, eta prostatektomia erradikalen ondoriozko inkontinentzian), interbentzio kirurgiko konplexuagoak egiteko aukera ematen du (esate baterako, nefrektomia partzial robotikoa) , transfusio gutxiago behar dira…

 

ETORKIZUNA

Sortu zenetik, etengabe ari dira hobetzen bere aplikazio guztiak (ikuspegia, miniaturizazioa, lotutako fluoreszentzia…)

 
ESPERIENTZIA

Kirurgia robotiko horren erabileran dugun esperientzia oso egiaztatuta dago, orain arte metatu ditugun 622 kasuek erakusten duten bezala (2021/01/17).

AURREKONTUAK

Orain aseguru-etxeekin lortutako akordioen onuradun izan daiteke. Hurrengo taulan, koordainketa aplikagarria ikus daiteke, hala nola aseguru-etxe bakoitzaren baldintzei dagokien informazioa, bakoitzaren gainean klik eginez.

PROSTATECTOMIA COPAGO COMPAÑIAS

AEGON: 3.131,53 €
IMQ: 3.558,74 €
ASISA: 7.722,38 €
IPRESA: 6.674,92 €
COSALUD: 6.454,12 €
HNA: 2.698,24 €
PRIBATUA: 18.680,00 €

 

 

Barne hartzen ditu:

1. kontsulta
Jarraipeneko urte 1: kirurgia osteko 4 kontsulta (1 3 hilean behin), PSA
Kirurgia aurreko pelbis-lurzoruaren RH kontsulta: Sara Esparza
Aurreoperatorioa, PCR
4 eguneko egonaldia, ZIU egun 1 barne
Kirofanoaren erabilera
Material sanitarioa eta medikazioa
Kirurgiako eta Anestesistako Medikuen Ordainsariak
Premiun premia
Bazkaria doan eta egunkaria
Doako aparkalekua

 

Barne hartzen ditu:

Jarraipeneko urte 1: kirurgia osteko 4 kontsulta (1 3 hilean behin), PSA
Kirurgia aurreko pelbis-lurzoruaren RH kontsulta: Sara Esparza
Aurreoperatorioa, PCR
4 eguneko egonaldia, ZIU egun 1 barne
Kirofanoaren erabilera
Material sanitarioa eta medikazioa
Kirurgiako eta Anestesistako Medikuen Ordainsariak
Premiun premia
Bazkaria doan eta egunkaria
Doako aparkalekua

ORDAINTZEKO BALDINTZAK

  • Ospitalean sartzen den egunean, aurrekontu osoaren ordainagiria ordaindu edo aurkeztuko da, gordailu gisa.
  • Interesik gabeko finantzaketa, 24 hilabetera arte. Informazioa eskatu eta zure eskaera azkar eta eroso izapidetuko dugu zuretzat, 943 00 28 52 telefonora deituz.
  • Ordainketa eraginkorra edo kreditu-txartela izan daiteke, edo zenbateko osoa gure bankuan Policlínica Gipuzkoa, S.A.ren izenean sartuta.