“Harriaren gaitza” ere esaten zaio. Populazioaren % 40k pairatuko du gernu-litiasia bere bizitzako uneren batean.
Patologia litiasikoaren adierazpen kliniko tipikoena giltzurruneko kolikoa da: larrialdi medikoa, gerrialdean min zorrotza eragiten duena, askotan, pelbisera ere hedatzen dena, sarritan inguruabar begetatiboak agertzen dituela (zorabioa, gonbitoak, goragalea…). Litiasiak eraginda, uretra buxatzen denean gertatzen da, ezin delako txiza maskuriraino drainatu.
MIAKETA: Hauek dira gehien erabiltzen diren proba diagnostikoak:
Abdomenaren Rx sinplea.
Ekografia urologikoa.
Abdomenaren eta pelbisaren OTA.
TRATAMENDUA:
MEDIKOA:
– Giltzurruneko kolikoa dela-eta sortzen den min zorrotza tratatzeko.
– Harria egozteko tratamendua: Kalkuluak berez botatzen laguntzeko botiken bidez.
– Azterketa metabolikoa: Litiasiaren oinarrian dauden kausak bilatzeko (elikadurako nahasmenak, hainbat gaixotasun…), horiek konpontzea ezinbestekoa da kalkuluak sortzen ez uzteko edo, gutxienez, ez sortzeko hain sarri.
MEDIKOAZ BESTEKOA:
– Gorputzez kanpoko talka-uhinen bidezko litotrizia: Paziente batzuen kasuan, zatikatu egiten da gernu-litiasia, harria berez botatzen laguntzeko edo harria erauzteko kirurgia errazteko.
– Kirurgia litisikoa:
· Gernuaren buxadura kentzea: Giltzurruneko kolikoa dela-eta sortzen den buxadura akutuak hidronefrosia edo giltzurrunaren buxadura eragiten du. Askotan, drainatze endoskopikoa (jota bikoitzeko kateterra) jartzen da argazkia edo, batzuetan, gorputzez kanpoko drainatzea aplikatzen da (deskargako nefrostomia).
· Ureterorrenoskopia: Gernu-litiasia apurtu eta erauzteko prozedura endoskopiko kirurgikoa da. Gorputzaren berezko konduktu naturalak erabiltzen ditugu (uretra, maskuria, ureterra…) litiasia apurtu eta erauzteko erabiliko diren gailuak gorputzean sartzeko.
· RIRS/ECIRS.
· Larruazalean zeharreko nefrolitotomia: Teknika honetan gerrialdetik sartzen dira gailuak, litiasia desegiteko.
AURREKONTUAK
Orain aseguru-etxeekin lortutako akordioen onuradun izan daiteke. Hurrengo menu zabalgarrian ikus ditzakezu esku-hartzearen ezaugarriak eta prezioa (aseguru-etxearekin izan ditzakeen koordainketak kontuan hartu gabe).
Kirurgiako eta Anestesistako Medikuen Ordainsariak
PCR froga
Ebakuntza aurrekoa
Programazio kirurgikoaren kontsulta
AURREKONTUA GUZTIRA: 8.447 €
ORDAINTZEKO BALDINTZAK
Ospitalean sartzen den egunean, aurrekontu osoaren ordainagiria ordaindu edo aurkeztuko da, gordailu gisa.
Interesik gabeko finantzaketa, 24 hilabetera arte. Informazioa eskatu eta zure eskaera azkar eta eroso izapidetuko dugu zuretzat, 943 00 28 52 telefonora deituz.
Ordainketa eraginkorra edo kreditu-txartela izan daiteke, edo zenbateko osoa gure bankuan Policlínica Gipuzkoa, S.A.ren izenean sartuta.
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.AceptarNoPolítica de privacidad