Pelbis-zoruaren patologiak ugariak dira, eta era askotakoak, baina batez ere, txizaren inkontinentzia eta prolapsoak dira nagusi: maskuriarena (zistozelea), uzkiarena (rektozelea), baginarena (kolpozelea), hesteena (enterozelea) eta umetokiaren prolapsoa. Adina, behin baino gehiagotan erditu izana, gizentasuna, menopausia, aurrez kirurgia ginekologikoren bat eduki izana…
Hainbat faktorerekin lotuta daude patologia horiek. Sintomak ere era askotakoak dira, sarrien gertatzen den sintomaz aparte (gernu-inkontinentzia): gernuaren infekzioak, pelbisaren astuntasuna, deanbulazioko gogaitasuna, txiza sarria edo polakiuria. Diagnosi-azterketa oso zehatza egin behar da; batzuetan, beste arlo batzuetako espezialistengana ere jo behar da. Anamnesis zehatza egin eta gero, genitalak sakon miatu behar dira, nahitaez; eta, horren arabera, irudizko azterketa erradiologikoak behar diren ala ez erabaki.
TRATAMENDUAK AUKERAN:
Maskuri ezegonkorra edo gernu-larritasuna, inkontinentzia eta guzti edo ez: Tratamendu farmakologikoa, antikolinergikoak erabiliz, edo mukosa-azpiko tratamenduak, botoxa erabiliz.
Esfortzuzko inkontinentzia:
· Kasu arinenetan, pelbis zoruaren errehabilitazioa agintzen da, giharrak sendotzeko.
· Kasu larria bada, TOT sareak jartzen dira. Anestesia erregionala eta kirurgia aplikatzen dira, ez dago zentroan geratu beharrik. Emaitzak onak dira oso, inkontinentzia erabat desagertzen da kasuen % 90ean baino gehiagotan.
Pelbis zoruaren prolapsoa, inkontinentzia eta guzti edo ez: Konpontzen zailagoa da. Gehienetan, baginaren atzeko edo aurreko konpartimendurako sareak erabiltzen dira. Kasu larrienetan, kolposakropexia aplikatzea egokitzen da, dela laparoskopia bidez dela robot bidez.
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.AceptarNoPolítica de privacidad