Patologia prostatikoa onbera

Gizonezko guztiek daukaten glandula bat da prostata. Pelbisean dago kokatuta, uretra inguratzen duela, eta semenaren osagaiak ekoiztea du zeregina.

Gorputzeko beste edozein organo bezala, hainbat patologiaren kokaleku izan daiteke, bai patologia gaiztoena bai onberena. Patologia ohikoena (gizonezkoen % 75ari eragiten dionez bizitzako edozein garaitan), prostataren hiperplasia onbera da, hots, hazkunde onbera, baina gernu-sistema narriatu eta eragozteko klinika, alegia, prostatismoa, eragiten duena, tratamendu farmakologikoa edo, sarri askotan, tratamendu kirurgikoa ere behar izaten duena.

Miaketa: Prostatismoaren diagnosia erraza izaten da gehienetan, eta ez du inbasio handirik eragiten: gehienetan anamnesis egokia, ondestearen ukipena eta zenbait miaketa osagarri (urokultiboa, PSA eta EKOGRAFIA urologikoa) nahiko izaten dira. Batzuetan gerta liteke bestelako ikerketa batzuk ere egitea, fluxumetria edo zistoskopia, adibidez.

Funtsezkoa da, beste ezer baino lehen, prostatako minbizia ez dela argi izatea, prostatismoaren tratamendu espezifikoan zentratzeko. Hona zertan datzan:

  • Higieneko eta dietako neurriak
 
  • Tratamendu farmakologikoa:
    – Fitoterapia.
    – Alfablokeatzaileak.
    – Printzipio aktiboen konbinazioak:
    · 5 alfa reduktasaren alfablokeatzaileak-inhibitzaileak.
    · Alfablokeatzaileak-antikolinergikoak.
    – Tratamendu berriak: Tadalafiloa, erekzio-disfuntzioaren tratamenduan sarri erabilitako printzipio aktiboa da, prostatismoa tratatzeko eraginkorra dela erakutsi duena, eta, hortaz, aukera ematen duena, prostatismoa ez ezik, aldi beran erekzio-disfuntzioa daukaten pazienteak tratatzeko.

  • Tratamendu kirurgikoa: Aurreko horiek guztiak ez badira nahiko edo progresio klinikoa gertatzen bada.
    – RTU bipolar prostatikoa.
    – Laser berdearen fotobaporizazio KTP prostatikoa.
    – Holmium laser bidezko enukleazio prostatikoa (HoLEP).
 
Behe-mailako gernu-traktuaren sintomak, edo klasikoki «prostatismo» deitutakoak, prostata-guruinaren BENIGNO hazkundearen ondorioz sortzen diren gernu-sintomen multzoa dira, prostata-hipertrofia edo prostatako hiperplasia onbera (HBP) deritzona.

50 urtetik gorako biztanleen % 50-70ek sintomatologia izango dutela kalkulatzen da, eta sintomatologia hori klinika buxatzaile edo narritagarrian biltzen da: txiza egiteko zailtasuna, txorrotada ahula, tanta-jarioa, mikzio-maiztasun handia, gernu-infekzioak, nikturia (sarritan gauez pixa egitea), hustuketa ez-osatuaren sentsazioa. 

Oinarrizko azterketa urologiko baten ondoren, sintomatologiaren larritasunaren edo egindako aurkikuntzen araberako tratamendua aukeratu daiteke. Tratamendu hori farmakologikoa izan ohi da hasieran, baina beharrezkoa izan daiteke ebakuntza kirurgiko bat egitea ere.

Askotariko aukera kirurgikoen artean, REZUM dugu, gutxieneko kirurgia inbaditzailearen barruan sartzen den tratamendu kirurgikoa.

Zertan datza Rezum? 

Teknika kirurgikoa da, sedazioarekin eta ospitaleratu beharrik gabe egiten dena. Sistema endoskopiko bat sartzen da uretra bidez ur-lurruna injektatuz, eta horrek ehunaren nekrosia eragiten du (heriotza zelularra), pazientearengan prostataren hazkundeak eragindako arazoak eta horrek eragiten dituen sintomak konponduz.

Zer argibide ditu Rezum-ak? 

Oso garrantzitsua da pazienteak hautatzea tratamendua adierazterakoan. Sintomatologiarik edo konplikazio larririk ez duten eta 30 eta 80 cc bitarteko bolumena duten prostatentzako da. Alternatiba ona da tratamendu farmakologikoan dauden pazienteentzat, haren albo-ondorioak saihestu nahi baitituzte (eiakulazioaren alterazioak, hipotentsioa, eta abar), eiakulazioa zaintzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko tratamendu kirurgikoa bilatzen baitute.

Laburbilduz: 

– 30 eta 80 cc arteko prostata-bolumena duten pazienteentzat gomendatua 
– kirurgia konbentzionalaren albo-ondorio posibleak pairatu nahi ez dituzten pazienteak (erekzioaren disfuntzioa, inkontinentzia, eiakulazioaren alterazioak) 
– tratamendu mediko mugagaberik nahi ez duten pazienteak eta horiek dakartzaten albo-ondorioak (lixidoa gutxitzea, ezintasuna, eiakulazioaren alterazioak, ahoko lehortasuna, hipotentsioa, palpitazioak). 
– ohiko kirurgia kontraindikatuta duten pazienteak, horiekin lotutako beste patologia batzuk edo tratamendu konkomitanteak dituztelako. 
– pazienteek onartzen dute litekeena dela tratamendua behin betikoa ez izatea eta aurrerago beste tratamendu kirurgiko oldarkorragoak eta behin betikoagoak behar izatea.

Nola egiten da? 

Prozedura ibiltaria da (ospitaleratu gabe) eta sedazioarekin egiten da. Prozedura endoskopikoa da (uretraren bidez). Segurua eta eraginkorra da, eta denbora laburrean egiten da (20 minutu). Pazienteari astebetez emango zaio alta maskuriko zunda batekin.

Zer abantaila ditu teknika honek? 

– gutxieneko prozedura inbaditzailea
– gutxieneko konplikazioak
– ibiltaria
– sedazioa
– denbora kirurgiko laburra
– ez du inkontinentziarik edo inpotentziarik sortzen
– eiakulazioa zaintzen du kasu gehienetan
– tratamendu farmakologikoaren alternatiba da
– sintomen hobekuntza azkarra (bi astetik aurrera)
– onura terapeutiko handiena interbentziotik 3 hilabetera
– Kirurgiaren osteko tolerantzia ona: hasieran, nahaste txikiak izan ditzake (erretxina, premiazkotasuna), eta kasuen % 93an, 2-3 asteko epean, pixkanaka desagertzen joango dira.
 
 

Bestelako patologia batzuek ere eragiten diote organo honi, hala nola, prostatako minbiziak edo gernuaren infekzioak (prostatitis), eta beste atal batzuetan landuko dira horiek.